XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Muskulu-indarrari dagokionez hiru dira esfortzu-mota tipikoak: 1/ Erresistentzia bat gainditzea (indar dinamikoa).

2/ Pisu baten azpian jarriz, kontra egitea (indar elastikoa).

3/ Etengabeko muskulu-esfortzu baten bidez indar-egitea (indar estatikoa).

Beraz indarra hiru forma ezberdinetan ager daiteke: indar maximo, indar elastiko eta indar erresistentziazko bezala.

Indar maximoa delakoa da, kirolariak erabil dezakeen indarrik handiena (=%100).

Indar elastikoa da, muskuluen egundoko uzkurtze bizkor baten bidez erresistentziak gainditzeko gaitasuna.

Hauxe gertatzen da, e. b., sprintekoan eta pisu-jaurtiketakoan.

Indar-egite dinamikoa da indar elastikoaren berarizkoena.